Ziklo-kros zirkuitua Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko azaroaren 24a

Zorribike Lezamako txirrindularitza-taldeak ziklo-kros zirkuitua antolatu du domekarako, azaroak 26, Kurtzen; Jose Antonio Dañobeitia Memoriala izango da. Lasterketak izango dira 09:30etik 14:00etara kategoria hauetan: masterrak, kadeteak, juniorrak, emakumeen opena, gizonen opena, “txiki kopa” alebinak eta “txiki kopa” umeak. Saioa Ziklo-kroseko Euskal Egutegiaren baitan egingo da.