Aurtenetxe, garaile Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 27a, 12:39

Eskualde Txapelketaren laugarren jardunaldia izan zen barikuan, azaroak 25, Lezaman, eta herriko pilota elkarteko Aurtenetxek garaipena lortu zuen bertan, bikotekide Irazustabarrena (Alegia) zuela. Lehenengo mailan aritu ziren, eta Iribarriari eta Olideni (Lazkao) 19 eta 22 irabazi zieten. Nahiko partida berdindua izan zen, baina azkenean irabazleek jakin izan zuten arerioen akatsak euren alde baliatzen.

Bestalde, promesen kategorian, Ibarluzea (Lazkao) eta Canseco (CP Titin) nagusitu ziren, Beitiari (Zeanuri) eta Santiestebani (Oberena) 22 eta 7 irabazita. Irabazleek partida ederra egin zuten.