Barikuan, abenduak 1, Lezamako Eskualde Txapelketaren bosgarren jardunaldiaren pilota-partidak jokatuko dira herriko frontoian, 19:00etatik aurrera. Promesen kategorian, Iglesias eta Elorz Zaratamoko pilotariak Gorostidi eta Plazaola amezketarren kontra ibiliko dira; eta lehenengo mailan, I. Egiguren (Azpeitia) eta Lizeaga (Hernani), Etxebarriaren (Lemoa) eta Bernaolaren (Munitibar) aurka. Eskualde Txapelketa Lezamako Pelota Klubak antolatzen du eta aurten 64. edizioa bete da. Azken urteotan, Juan Mari Dañobeitia omenez egin da.