Barikuan, abenduak 8, Eskualde Txapelketaren seigarren jardunaldia izango da Lezamako pilotalekuan, eta bertan herriko pilota klubeko bi pilotari arituko dira: Uriarte, promesen kategorian, eta Hormaetxe, lehen mailan. Uriartek Garaño (Ultzama) izango du bikotekide, eta arerio, Irazubieta III (Barberito) eta Lacalle (Najera). Uriartek eta Uriondok (Munitibar), bestalde, Olaetxearen eta Lazkozen (Irurtzun) kontra jokatuko dute. Partidak 19:00etan hasiko dira.