Joskintza-tailerra Lezaman

Aikor aldizkaria 2023ko abenduaren 6a

Lezamako Udalak joskintzan eta jantzigintzan hasteko tailerra antolatu du datorren urterako. Helduentzako tailerra da eta helburuak dira, besteak beste, eskuz zein josteko makina erabilita joskintza-teknika ikastea eta psikomotrizitatea hobetzea. Horretarako, oinarrizko teknikak ikasiko dira, oihalak nola prestatu, eta ehungintzan dauden azken joerak. Ikastaroa urtarrilaren 10ean hasiko da eta eguaztenetan egingo da, 19:00etatik 21:00etara, udal-soto berrietan. Izena ematea abenduaren 15era arte egin daiteke udal-liburutegian. Gehienez hamar lagunentzako ikastaroa da eta, beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo da.