Bestalde, Lezamako klubeko Uriartek ere irabazi zuen promesen kategorian. Uriartek Garañorekin (Ultzama) jokatu zuen, eta 22 eta 5 irabazi zieten Izagirreri (Lazkao) eta Lacalleri (Najera).
Barikuan, abenduak 10, Eskualde Txapelketaren seigarren jardunaldia izan zen Lezamako pilotalekuan, eta, Munitibarreko Uriondo bikotekidea zuela, herriko klubeko Hormaetxe gailendu zen bertan, Arribillagari (Barañain) eta Lazkozi (Irurtzun) 22 eta 18 irabazita. Beharbada, gaur egun arte jokatu diren partidarik onena izan zen: erritmo bizikoa eta kalitate handikoa. Lau pilotariak oso ondo ibili ziren, baina batez ere Hormaetxe bikain ibili zen errematekin.
Bestalde, Lezamako klubeko Uriartek ere irabazi zuen promesen kategorian. Uriartek Garañorekin (Ultzama) jokatu zuen, eta 22 eta 5 irabazi zieten Izagirreri (Lazkao) eta Lacalleri (Najera).