Alberdik eta Gabirondok irabazi zuten Lezaman

a: Gaizka Peñafiel 2023ko abe. 18a, 08:42

Tolosako bikoteak 22 eta 16 irabazi zien Albizuri (Munitibar) eta Emaldiri (Lemoa) lehen kategorian, Eskualde Txapelketaren baitan Lezamako frontoian izandako partidan. Pilotariak berdintsu ibili ziren lehenengo zatian, baina bigarrenean tolosarrak nagusitu ziren. Bestalde, Armaoleak (Lazkao) eta Salcedok (Irurtzun) 22 eta 15 irabazi zieten Ramirezi (Sopela) eta Galarzari (Larraun) promesen kategorian.