Lezamarrek 13 egitasmo izango dituzte aukeran, parte hartzeko aurrekontuen bigarren fasean bozkatzeko

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 5a, 08:53

Lezamako Udalak urrian ipini zuen martxan parte hartzeko aurrekontuen prozesua. Txosten baten bidez jakinarazi dutenez, lehenengo fasean guztira 175 proposamen jaso dituzte, eta horiek aztertuta, 13 egitasmo jo dituzte bideragarritzat 2024ko aurrekontuetan sartzeko; herritarrek bigarren fasean bozkatu ahalko dituzte. Udalak 90.000 euro zuzenduko ditu aukeratutako egitasmoak gauzatzera.

Egitasmoak hauek dira: oinezkoentzako pasabideen ikuspena hobetzea Athleticen errepide orokorraren eta instalazioen arteko elkargunean, eta sagardotegirako eta Goikobarrio alderako bideko argiak hobetzea (15.000 euro); Enaitz tabernatik ludotekara zebrabidea jartzea (4.000 euro); trenera igotzeko biribilgunean zebrabidea jartzea (15.000 euro); Pumptrackean argiak ipintzea (21.000 euro); bidegurutzeetan kartelak jartzea auzoen izenekin eta etxebizitzen zenbakiekin (30.000 euro); Ankene baserriko igoerako hesia konpontzea (1.800 euro); txakurren aisialdirako gunea sortzea (20.260 euro); Hilario Astorki plazako pergolari teilatua jartzea (17.000 euro); Gaztelekuentzako materiala (4.500 euro); eskultura bat jartzea, Lezamako emakume bendejeren lana aitortzeko (20.000 euro); rokodromo bat sortzea 3 eta 10 urte bitartekoentzat (4.000 euro); saskiratze batzuk gehitzea Gurutzeko futbol-zelaian (6.000 euro); eta eserlekuak jartzea herriko hainbat tokitan (7.100 euro).    

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).