Eskualde Txapelketaren emaitzak

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 8a, 09:56

Barikuan, urtarrilak 5, Lezamako Eskualde Txapelketaren bigarren final-laurdenak jokatu ziren herriko frontoian. Promesen kategorian, Lezamako klubeko Busketek Sopelako Bilbao izan zuen bikotekidea, eta oso ondo hasi ez bazuten ere, azkenean 22 eta 19 irabazi zieten Armaoleari (Lazkao) eta Salcedori (Irurtzun). Lehenengo mailan, bestalde, Etxebarriak (Lemoa) eta Bernaolak (Munitibar) joko ezin hobea erakutsi zuten, eta 16 eta 22 irabazi zieten oso fin ibili ez zen Egigureni (Azpeitia) eta bere bikoteari, Lizeagari (Astigarraga).