Batzarraren helburua da herriko jaiak antolatzen hastea eta hura domekan, urtarrilak 14, egingo dute, 19:00etan, Uribarri Topalekuan. Jai-batzordeko kideek herritarrak animatu dituzte batzarrean parte hartzera. “Edozein iradokizun ondo etorria izango da, denontzako jaiak antolatzeko”, jakinarazi dute deialdian.