Zebarri aldizkarian irakurri dugunez, espero da osasun-zentroa birgaitzeko lanak urtarrilaren erdialdean hastea. “Barneko espazio guztia aldatu eta berriztuko da; medikuen lantokiak, jendearentzako arretarako gunea, komunak eta itxarongelak. Lanak egiten diren bitartean, behin-behineko gunea atonduko da udaletxeko azpialdeko lokaletan: bertan bi leku izango dira, bata, osasun-langileentzat, eta bestea, jendeari arreta egiteko. Bi aldetik sartu ahalko da: kanpoaldeko eskaileretatik eta liburutegi alboko igogailutik. Laster jakinaraziko da leku-aldaketaren data zehatza.