Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 18a, 09:00

Txapelketaren laugarren final-laurdenak bihar, urtarrilak 19, jokatuko dira 19:00etan Lezamako frontoian. Promesen kategorian, Iglesias eta Elorz (Zaratamo) ibiliko dira Iraetaren eta Leoneten kontra (Oiartzun). Bestalde, lehenengo mailan, Aurtenetxe lezamarrak Irazustabarrena (Alegia) izango du bikotekide, eta Tolosako J. Alberdiren eta Gabirondoren kontra jokatuko dute.