Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du. Barikuan, urtarrilak 19, laugarren final-laurdenak izan ziren Lezamako frontoian. Promesen kategorian, Zaratamoko Iglesiasek eta Elortzek partida menderatu zuten hasiera-hasieratik, eta 22 eta 9 irabazi zieten Iraetari (Tolosa) eta Leoneti (Oiartzun). Beste aldetik, lehen mailan, Lezamako Aurtenetxek eta Alegiako Irazustabarrenak aukera gutxi eman zieten Tolosako Alberdiri eta Gabirondori, eta azkenean 22 eta 13 irabazi zieten.