Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, Goiatz Duttok kontzertua egingo du barikuan, urtarrilak 26, Oxangoiti tabernan, Lezaman. Kontzertua 20:30ean hasiko da. Moonshine Vagon taldearen sortzaileetakoa da Dutto, eta Lezaman bakarka sortu duen proiektua aurkeztuko du. Gitarra, mandolina eta bibolina izango ditu musika-tresna, eta looper pedal baten bidez musika-talde oso baten kontzertua eskainiko dio publikoari.