Barikuan, urtarrilak 26, Lezamako Eskualde Txapelketaren lehenengo finalerdiak izan ziren herriko frontoian. Promesen kategorian, Uriartek (Lezama) eta Garañok (Ultzama) partida bikaina egin zuten, eta 22 eta 11 irabazi zieten Bilbaori (Sopela) eta Busketi (Lezama). Beste aldetik, lehen kategorian, Hormaetxe (Lezama) eta Balerdi (Soraluze) hasiera-hasieratik izan ziren nagusi, eta 22 eta 6 irabazi zieten Gutierrezi (San Cosme) eta Aizpururi (Tolosa).