Inauteriak Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 31a, 11:58

Lezaman otsailaren 10ean gozatuko dituzte Inauteriak. Frontoian, 17:00etatik 21:00etara, hainbat ekintza izango dira, esaterako, glitter makillajeko karpa, karioka tailerra eta fotomatona. Azken horri dagokionez, herritarrek aukera izango dute argazkiak momentuan jasotzeko eta digitalki ere deskargatzeko. Horrezaz gainera, diskofesta egongo da Ismeder djen eskutik (Isma Conquis + Oizeder Mayo). Egun horretan ere Inauteriak ospatuko dituzte Gaztelekuan. Festa 18.00etatik 22:00etara izango da, eta egingo dituzte mozorro-lehiaketa eta mini-dantza. Era berean, Ludotekak 2019an eta 2020an jaiotako umeentzako jaia antolatu du otsailaren 12rako, eta 2016tik 2018ra bitartean jaiotakoentzat. Kasu bietan, jaia Gaztelekuan egingo dute 17:00etaik 19:00etara, eta bertan izango dira merendola, desfilea eta zenbait sorpresa. Ekintzak bi euro balio ditu, eta izena ematea otsailaren 2ra arte egin daiteke Ludotekan.