Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du eta, ohikoa denez, barikuan, otsailak 2, pilota-partidak izango dira herriko pilotalekuan. Zehatz-mehatz, bigarren finalerdiak jokatuko dira eta partidak 19:00etan hasiko dira. Promesen kategorian, Ibarluzea (Lazkao) eta Canseco (C.P. Titin) ibiliko dira Iglesiasen (Zaratamo) eta Sotilen (Larraun) kontra; eta lehenengo mailan, Tolosako J. Alberdik eta Gabirondok jokatuko dute Etxebarriaren (Lemoa) eta Bernaolaren (Munitibar) aurka.