Gaubela antolatu du Lezamako Gazteguneak

Aikor aldizkaria 2024ko otsailaren 2a

Gaztegunearen erabiltzaileentzako ekintza da eta otsailaren 23an egingo dute Goitioltzako txokoan. Izena ematea domekara arte, otsailak 4, egin daiteke eta modu bi daude horretarako: formularioa bete, eta dirua (5,50 euro) Gaztegunera eraman; edo gurasoetako bat Gaztegunera hurbildu, papera betetzera eta ordainketa egitera. Berrogeita hamar lagunentzako tokia dago, eta beharrezkoa bada, zozketa egingo da. Gaztegunea 20:00ak arte zabalik egongo da domekan.