Partidak barikuan, otsailak 2, izan ziren Lezamako pilotalekuan. Promesen kategorian, eta nahiz eta partida nahiko txarto hasi zuten, Ibarluzeak (LAPKE) eta Cansecok (CP Titin) 22 eta 10 irabazi zieten Iglesiasi (Zaratamo) Sotili (Larraun). Lehenengo mailan, bestalde, J. Alberdik (Tolosa) eta Gabirondok (Tolosa) 22 eta 10 irabazi zieten Etxebarriari (Lemoa) eta Bernaolari (Munitibar). Oso partida berdintsua izan zen hasieran, baina tolosarrak nagusitu ziren eta batez ere bigarren zatian ez zieten aurkariei aukerarik eman.