Eskualde Txapelketaren egun handia

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 8a, 11:09

Bihar, otsailak 9, Lezamako Eskualde Txapelketaren finalak izango dira 19:00etatik aurrera, herriko frontoian. Gainera, Lezamako Pelota Klubeko bi pilotari izango dira bertan: Uriarte eta Hormaetxe. Lehenak Garaño (Ultzama) izango du bikotekide eta, promesen kategorian, Ibarluzearen (Lazkao) eta Cansecoren (CP Titin) kontra jokatuko dute. Bestalde, lehen mailan, Hormaetxek eta Balerdik (Soraluze) jokatuko dute Tolosako J Alberdiren eta Soraluzeren kontra.

Partidak zuzenean emango dituzte www.eitb.eus atarian, eta domekan, otsailak 11, aurrez grabaturik ETB4n; saioa 15:00etan izango da. Lezamako Eskualde Txapelketak 64. edizioa bete du, eta azken urteotan Juan Mari Dañobeitiaren oroimenez egiten da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).