Aurreko lerroetan esan moduan, bitartean behin-behineko gunea atonduko da udaletxeko azpialdeko lokaletan, lezamarrei osasun-arreta emateko: bertan bi leku izango dira, bata, osasun-langileentzat, eta bestea, jendeari arreta egiteko. Bi aldetik sartu ahalko da: kanpoaldeko eskaileretatik eta liburutegi alboko igogailutik.
Azkenik, prentsa-ohar berean Osakidetzak jakinarazi du Zamudioko osasun-zentroan ere eraberritze-lan txiki batzuk egiten dabiltzala, lekua herritarren gaur egungo beharrizanetara egokitzeko.