Bestalde, ezinbestekotzat jo dute emakumeak instituzioen eraginetik kanpo antolatzea. “Gurea antolakuntza independente eta propioa garatu eta indartzea, gure interesak bermatzeko. Izan ere, azken urteetan instituzioen aldetik ikusi dugu indarkeria matxista deuseztatzeko gaitasunik eta borondaterik eza, eta bakarrik haren gestiora mugatu direla”.
Bihar Lezaman aurkeztuko duten proposamen politikoan jaso dituzte, besteak beste, hauek: emakume langileen babesa antolatzea eta haiei kalitateko bizi-baldintzak ematea, erasoei erasotzaileen inpunitatea deuseztatuz eta gizartea indarkeria matxistarekiko sentikor bihurtuz aurre egitea, indarkeria matxista normalizatzen duten industrien kontra borrokatzea eta antolakuntza politikoa sendotzea.