Alberdi eta Gabirondo tolosarrak, Lezamako Eskualde Txapelketaren irabazleak

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 12a, 11:32

Lezamako pilotalekua jendez gainezka izan zen barikuan, otsailak 9, Eskualde Txapelketaren finalak jokatu ziren eta. Lehen mailan, Tolosako J Alberdi eta Gabirondo nagusitu ziren eta 22 eta 13 irabazi zieten Lezamako Hormaetxeri eta Soraluzeko Balerdiri. Gainera, Gabirondo txapelketaren pilotaririk onena izendatu zuten, “bere jotzeko modu bikainagatik”. Hormaetxek eta Balerdik ez zuten aukera handirik izan, eta atzetik ibili ziren partida osoan.

Bestalde, promesen kategorian Ibarluzeak (Lazkao) eta Cansecok (CP Titin) 22 eta 5 irabazi zieten Uriarteri (Lezama) eta Garañori (Ultzama). Kolorerik gabeko partida izan zen, eta batez ere Canseco nabarmendu zen, Ibarluzeak lagunduta, partida ederra jokatu zuen eta.