“Azken Barikuak” kontzertu-sailaren baitan, Eiderrek kontzertua egingo du Lezaman, Oxangoiti tabernan, barikuan, otsailak 23; kontzertua 20:30ean hasiko da. Eider Nogen taldeko ahots nagusia izan zen 2022. urtera arte. Popa, rocka eta musika elektronikoa uztartzen ditu bere abestietan, eta Oxangoitin formatu akustikoan aurkeztuko ditu.