Lezamako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, datozen asteetan aukera dago hiri-antolamenduko plan orokorraren (HAPO) erredakzio-taldearekin batzeko. Informazio-bilerak otsailaren 19tik apirilaren 18ra egingo dira, martitzenetan, 11:00etatik 14:00etara, eta eguenetan, 16:00etatik 18:40ra. Hogei minutuko bilerak izango dira eta telematikoki edo aurrez aurre egin daitezke. Nolanahi ere, aurretik hitzordua eskatu behar da 944 556 007 telefono-zenbakira deituta.