Ohikoa denez, Lezamako Udalak Zuhaitz Eguna antolatu du martxorako. Ekintza domekan, martxoak 3, hain zuzen egingo dute. Hitzordua 11:00etan ipini dute Hilario Astorki plazan eta handik Guardetxe ingurura abiatuko dira. Hosto erorkorreko 200 zuhaitz landatuko dituzte bertan. Gainera, sasimartxo eta tailerrak egingo dituzte.