Bihar, martxoak 23, Euskal Herriko Mus Txapelketaren finala jokatuko da Zuberoako Altzai herrian; txapelketak 15. edizioa bete du aurten. Txapelketara sailkatu dira Arabako 16 bikote, Behe Nafarroako 18 bikote, Gipuzkoako 32 bikote, Nafarroa Garaiko 32 bikote, Lapurdiko 14 bikote, Zuberoako zortzi bikote eta Bizkaiko zortzi bikote. Bizkaiko bikoteen artean lau lezamar daude: Ibon Atxutegi eta Lander Elorriaga eta Rober eta Poti.