Lezamako Udalak dirulaguntza emango du putzu septikoak edo antzeko araztegiak garbitzeak dakartzan gastuak ordaintzen laguntzeko. Zehatz-mehatz garbiketa-kostuaren % 50 ordaintzeko dirulaguntza emango da, eta putzu septiko bakoitza bi urterik behin lagunduko da diruz. Eskaerak maiatzaren 2tik 31ra arte aurkeztu ahalko dira. Lezamako Udalak 2.500 euro zuzenduko ditu dirulaguntza honetara. Informazio gehiagorako, hona jo daiteke.