Autoan jaso den moduan, elkarteak salaketa ipini zuen aipatutako mendian basogintza-enpresa batek egindako lanek eragindako delitu ekologiko posible batengatik. Lezamako Udalak basogintza-enpresari eman zion pinuak eta eukaliptoak mozteko aprobetxamendua, eta elkartearen esanetan, lanen ondorioz beste espezie batzuk suntsitu ziren, hala nola gaztainondoak eta haritzak, landare-errezela ere kaltetu zen eta hondakin asko errekaren ibilguan utzi ziren. Epaitegiak, berriz, salaketa behin-behinean artxibatzea erabaki du, “gunea ez dagoelako bereziki babestuta, eta jasotako dokumentazioaren arabera, basoko florako babestutako espeziek ez dutelako kalterik jaso, edo ez behintzat espeziearen kontserbazioari ondorioak ekartzen dizkion ale-kopuruan”. Hortaz, ez du beharrezkotzat jo arlo penalean ikerketarekin jarraitzea. “Beste behin ere suntsitutako baso batekin geratzen gara, birrindutako mendi batekin eta zabortegi bihurtutako erreka batekin. Beste aldean, negozioa geratzen da baso-enpresa batentzat, eta zigorgabetasuna, erantzuleentzat”, adierazi du elkarteak.