Administrazio-eremua ere berritu da, eta mostradorearen ordez, mahaiak eta aulkiak dituen arreta-gunea ipini da, erabiltzailea eseri ahal izateko eta “arreta humanoagoa eta hurbilagoa jaso dezan”. Era berean, argiztapena hobetu da, baita instalazio elektrikoa eta suteen aurkako babes-sistema ere. “Hortaz, segurtasun eta erosotasun handiagoa eman zaio zentroari”. Lanek ia hiru hilabete iraun dute, eta bitartean, heldu lezamarrek udaletxeko etxabeetan atondutako gunean jaso dute osasun-arreta. Gaurtik aurrera, osasun-etxea berriro egongo da zabalik, 08:00etatik 15:00etara, eta astelehenetik barikura.