Green Series XCO Lezaman

a: Zorribike 2024ko mai. 16a, 12:36

a: Zorribike

Domeka goizean, maiatzak 19, Green Serie XCO txapelketaren probetako bat izango da Lezaman. Zirkuitua El Viveron atondu da, eta emakumezkoetan zein gizonezkoetan kategoria hauek egongo dira: kadete, junior, master 30, master 40, master 50/60, elitea eta 23 urtez azpiko kategoria. Guztira hiru txanda izango dira, eta lasterketak 09:30ean hasiko dira. Green Series XCO txapelketak zortzi proba ditu, eta Lezamakoa bosgarrena da.