Klimaterioari buruzko tailerra Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko mai. 21a, 14:35

Klimateriotik menopausiara: teoriatik gorputzera” tailerra ekainaren 5ean eta 12an, 18:30etik 20:30era, izango da Uribarri Topalekuan. Bertan, klimaterioa eta menopausia zer diren aztertuko da, eta haien sintometan sakondu. Izan ere, tailerraren helburua da menopausia despatologizatzea, emakumeei klimateriotik menopausiara bitarteko etapan zer gertatzen zaien ulertuz. Izena emateko, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da, edo 688 654 649 telefono-zenbakira deitu. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da.