Atzo, ekainak 2, Txakolinaren Eguna ospatu zen Lezaman. Aurten 21. edizioa bete da, eta eguraldia lagun, jendetza hurbildu zen plazara, herriko lau upategietako txakolina dastatzera: Basalbeiti, Erdikoetxe, Garkalde eta Magalarte. Udalak jakinarazi moduan, guztira 900 kopa saldu ziren. Txakolina ez ezik, 0 kilometroko eta kalitate handiko baserriko produktuak ere dastatzeko eta erosteko aukera egon zen, eta egunean zehar hainbat ekintza izan ziren, hala nola kortxoa kentzea, bertso-saioa, umeentzako tailerrak eta Oxabi taldearen emanaldia. Bestalde, aurten Lezama Sport futbol-taldea eta Ikusgarri Txokoa izendatuko dira enbaxadore.