Aurtengo nobedadeen artean daude emakumezkoen pilota-partida profesionalak. Partidak 12:00etan izango dira frontoian. Ondoren, 14:00etan, umeentzako bazkaria izango da, eta 15:00etan, helduentzako bazkaria. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, erromeria gozatu ahalko da Musutruk taldearen eskutik, eta 19:00etatik 20:00etara, umeentzako tailerrak egongo dira.
Amaitzeko, 20:00etan banatuko dira ogitartekoak eta edariak, eta sua 22:15ean piztuko da nahiak eta gorrotoak erretzeko. Ohikoa denez, Kurutze dantza-taldeak, Ekidazu abesbatzak, Sorginak-ek eta Burrundadie batukada-elkarteak. Ekintzak Uribarri Topalekuko alboko zelaian eta kalean egingo dira; eta euririk badago, frontoian.