Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Txirrindularitzaren Federazioaren eskutik, ekainaren 28an, umeak txirrindularitzara hurbiltzeko ekintza izango da Lezaman. 2010. urtetik 2015. urtera bitartean jaiotako umeentzako ekintza da, doakoa, eta eskolan egingo da 17:00etatik aurrera. Izena ematea hemen egin behar da.