Euskal musika eta argazkilaritza, pasio

Aikor aldizkaria 2024ko uztailaren 26a

Gaizka Peñafiel Dañobeitia

Peñafielek berak aitortu duenez, ez daki geldirik egoten, eta horregatik hainbat egitasmotan nahastuta ikusten dugu beti. Azkena, Arratiako eta Elorrioko musika-eskoletako ikasleekin egindako Anbototik Gorbeiara ikuskizuna, abiapuntutzat hartu dugu musikaz eta argazkilaritzaz hitz egiteko. Izan ere, trikiti-irakaslea izateaz gainera, euskal musika-taldeen argazki-artxibategirik handiena sortu du. Elkarrizketa laster irakurgai hemen eta paperezko aldizkarian.