Eraso sexistarik gabeko jaien alde, Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko irailaren 5a

Bihar, irailak 6, andramariak hasiko dira Lezaman, eta zenbait bide ipini dira martxan, eraso sexistei aurre egiteko. Horrela, eraso sexistarik jasan edo ikusiz gero, 606 367 358 telefono-zenbakira deitu daiteke barikuan eta zapatuan, 22:00etatik 07:00etara. Bestalde, brigada feministaren kideengana ere jo daiteke, zeinek lepoan zapi morea duten. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren arreta-zerbitzu espezializatura deitu daiteke: 900 840 111 (24 ordu); eta komunikatzeko arazorik izanez gero, sms bat bidali 600 123 112 telefono-zenbakira. Gainera, eta jakinarazitakoaren arabera, jaietan eraso matxistarik balego, Lezamako Udalak eta Moreak talde feministak adostutako protokoloa ipiniko litzateke martxan, erasoari erantzuna emateko.