Irailak 10, martitzena |
11:00 Deiadarra |
12:00 Paella txapelketan izena ematea |
14:00 Paellak aurkeztea |
17:30 Zurezko jolasak umeentzat |
18:00 Txokolatada |
19:30-22:00 Dj Kaktus |
Eguraldiari begira izan dira Basobaltz Lezamako jai-batzordeko kideak, joan den astean euria protagonista izan zen eta. Nolanahi ere, tregoa izan dugu asteburuan, eta andramariez gozatzeko aukera eduki dute lezamarrek. Parte-hartze handiko jaiak izan dira: herri-bazkarian, esaterako, 270 lagun batu ziren, eta koadrilen jaitsieran, 11 lagun-talde. Aurtengo gaia zen Euskal Herria, eta beti bezala, oso jaitsiera koloretsua izan zen. Hainbat ekintza izan dira asteburuan Lezaman, eta haien artean, adin-tarte guztientzako musika. Bestalde, bihar, irailak 10, Bolalekuko jaiak izango dira.
Irailak 10, martitzena |
11:00 Deiadarra |
12:00 Paella txapelketan izena ematea |
14:00 Paellak aurkeztea |
17:30 Zurezko jolasak umeentzat |
18:00 Txokolatada |
19:30-22:00 Dj Kaktus |
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).