Bazkarirako txartelak leku hauetan erosi ahalko dira: Dañobeitia eta Josune janari-dendetan eta Enaitz, Grisson, Batzoki, Oxangoiti eta Gaztedi tabernetan. Menua, bestalde, hau izango da: urdaiazpikoa eta solomoa, txorizoa sagardo-puntuarekin, bakailao-tortilla, saiheskia txingarretan erreta, gazta irasagar eta intxaurrekin, eta ogia, ura, kupeleko sagardoa, ardoa eta kafea. Alergiarik izanez gero edo menu benagoa nahiago bada, lezamakokintadaeguna@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.