2024ko Txorierriko Enpleguko Eskualde Planaren baitan, Lezamako Udalak herri-lanetako peoi bat kontratatuko du bost hilabetean eta jardunaldiaren % 50ean. Hautagaiek Lezaman bizi behar dute, eta Lanbiden alta emanda egon. Bestalde, Lezamako Udalak, enplegua sustatzeko planaren harira, iaz kontratatutakoek ezin dute deialdian parte hartu. Izena emateko epea urriaren 4an amaituko da. Lan-eskaintza Lanbidek kudeatuko ditu: www.lanbide.euskadi.eus. Informazio gehiagorako, Egaz Txorierrira jo daiteke: 944 536 370.