Emakumeak ahalduntzea Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko ira. 25a, 09:36

Bihar, irailak 26, “Emakumeok parte hartzen dugu” egitasmoan sakontzeko aukera egongo da Lezaman. Sakontze-lana hainbat galderen bidez egingo da: Nola? Non? Zer zailtasun ditugu? Zer behar dugu? Saioa 18:00etan izango da eskolan. Izena emateko, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Lezamako Udalak antolatutako ekintza da.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).