Hainbat modu daude proposamenak egiteko: online www.lezama.eus webgunearen bidez, liburutegiko hautestontzia erabilita edo leku hauetako postontziak erabilita: Iruris, Udala, Artexaldeko geltokia, Gurutzea, Bolaleku eta Goitioltzako txokoa. Era berean, urriaren 4an pertsona bat ibiliko da auzoetatik, 10:30etik eta 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, informazioa emanez eta parte-hartzea erraztuz. Beste aldetik, gaztetxoek ere urriaren 4an egin ahalko dituzte proposamenak: 17:30ean, Gaztegunean, 10 urtetik 13 urtera bitartekoek; eta 18:30ean, Gaztelekuan, 14 urtetik 17 urtera bitartekoek.
Lezamako Udalak gizarte-sareetan azaldu duenez, “udal-aurrekontuak funtsezko tresna dira datorren urterako Lezamako gastua planifikatzeko. Udaletik bizilagunen ikuspuntua izan nahi dugu beharrak detektatzeko. Horretarako, partaidetza-prozesu hau jarriko dugu abian berriro, eta udalerria hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira bertan”. Aurten, prozesua bi zatitan banatu dute, “umeen eta gazteen parte-hartzea sustatzeko zein gizarte osoaren beharrei erantzuna emango dien proiektuak bideratzeko”.