Eider Perez lezamarra Hiru Hiriburuak txapelketaren finalera sailkatu da

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 8a, 15:00

Hiru Hiriburuak Emakumezkoen Esku-pilota Txapelketaren finala domekan, urriak 13, izango da Gasteizko Ogueta frontoian. Eider Perez Lezamako pilotaria finalera sailkatu da pilota mistoaren gazteen kategorian. Perezek Naia Uriarte izango du bikotekide, eta Alize Sagarduiren eta Uxue Gomezen kontra ibiliko dira. Partida 16:00etan hasiko da.

Beste aldetik, pilota gozoaren finala 15:00etan izango da, eta Petra Rodriguezek eta Nora Martinezek jokatuko dute Daiene Markezen eta Jone Zumetaren aurka. Pilota mistoaren gaztetxoen kategorian, Ezki Aristi eta Ainhitze Arratibel norgehiagoka ibiliko dira Lur Egizabalen eta Nora de Vegaren aurka, 15:30etik aurrera. Azkenik, pilota mistoaren promesen kategoriaren finala 16:30ean jokatuko da. Finala Olatz Insaustik eta Irati Betegik osatutako bikoteak jokatuko du Iraia Madariagak eta Malen Lamadridek osatutako bikotearen kontra.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).