Beste alde batetik, Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek txapela jantzi zuten, final handian Miriam Arraizari eta Enara Gaminderi 22 eta 16 irabazita. Gainerako finalei dagokienez, Iribe Aristimuñok eta Jone Zumetak 18 eta 9 irabazi zieten Nora Martinezi eta Petra Rodriguezi pilota goxoaren nagusien kategorian; Ainitze Arratibelek eta Ezki Aristik 18 eta 6 Nora de Vegari eta Lur Egizabali, pilota mistoaren hasiberrien kategorian; eta Olatz Insaustik eta Irati Betegik 18 eta 9 Iria Madariagari eta Malen Lamadridi, pilota mistoaren promesen kategorian.