Udako geldialdiaren ostean, Azken Barikuak kontzertu-saila Lezamara itzuliko da Garaje Drama taldearen eskutik. Hard Rock taldearen kontzertua bihar, urriak 25, 20:30ean, izango da Oxangoiti tabernan. Garaje Drama taldea osatzen dute Iker Zarate lezamarrak (ahotsa eta gitarra), Beñat Zallok (baxua eta ahotsa) eta Xabier Derteanok (bateria), eta izen bereko lana dute kaleratuta.