Ostatu-emaileek 3.000 euroko ekarpena egin diote Lezamako Udalari

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 31a, 11:31

Lezamako Udalak gizarte-sareetan jakinarazi duenez, 3.000 euroko diru-ekarpena jaso dute Bizkaiko Done Jakue Bideko Ostatu-emaile Boluntarioen Elkartetik. Diru-ekarpena larrialdietako gizarte-laguntzetara bideratuko da. Bestalde, azaldutakoaren arabera, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, 1.350 erromesek pasatu dute gaua aterpean.

Erromes gehienak gizonak izan dira, 751 hain zuzen, eta erromes-kopuru handiena abuztuan jaso da: 418 lagun. Adinari dagokionez, erromes gehienak 51 urtetik 60 urtera bitartekoak izan dira: 247. Beste aldetik, 510 erromes Estatutako hainbat herritatik etorri dira, batez ere Kataluniatik (144), Madriletik (71) eta Valentziatik (62). Atzerriko erromesen artean gehienbat frantsesak (209), alemanak (123) eta italiarrak (108) egon dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).