Jaime Uriarte Lezamako Pilota Klubeko presidenteak adierazi duenez, espero dute herriko pilotariek txapelketa ona egitea, faboritoen artean daude eta. Horrela, Bilbaok Galdakaoko Carregal izango du bikotekide, eta Hormaetxek, Tolosako Garmendia. Uriartek, bestalde, Zaratamoko Elozekin jokatuko du.
Guztira 15 jardunaldi egingo dira, eta finala 2025eko otsailean izango da. Partida guztiak 19:00etan jokatuko dira herriko frontoian. Bihar, promesen kategorian, Markinako Egurrola eta Ibarzabal ibiliko dira Lazkaoko Ituarteren eta Gorbururen kontra; eta lehen mailan, Tolosako Alberdi eta Errioxako Loza, Oiartzungo Etxebarriaren eta Landaren aurka.