Alberdi eta Loza, garaile Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 11a, 11:29

Lezamako Eskualde Txapelketa barikuan, azaroak 8, hasi zen, eta lehen partida Alberdik eta Lozak 22 eta 9 irabazi zieten Etxebarriari eta Landari lehen mailan. Kolore gabeko partida izan zen, eta Alberdi eta Loza hasieratik-hasieratik gailendu ziren. Antolatzaileen esanetan, txapela eskuratzeko aukera dute. Bestalde, promesen kategorian, Egurrolak eta Ibarzabalek 22 eta 18 irabazi zieten Ituarteri eta Goibururi. Partida eskasa izan zen lehen zatian, baina bigarrenean asko hobetu zen, pilotariek tanto ederrak egin zituzten eta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).