Partida ederra egin arren, Uriarte ez da hurrengo kanporaketan egongo

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 11a, 11:30

Aurrera jarraitzen du Lau eta erdiko Master LABORAL KUTXA txapelketak, eta atzo, azaroak 11, hainbat mailetako bederatzi partida jokatu ziren Gordexolan eta Okondon. Testuinguru horretan, eta elite kategorian, Alaia Uriarte Gordon sondikoztarrak maila handi-handia erakutsi zuen Nora Mendizabal andoaindarraren kontra jokatutako partidan. Berrogeita bost minutuko lehia estua izan zuten, eta gorabehera era berdinketa asko izan ziren markagailuan. Hala ere, azken txanpan gehiago asmatu zuen Mendizabalek, eta eraman zituen garaipena eta hurrengo kanporaketarako txartela, 22 eta 20 irabazita.