Labaka eta Aizpuru nagusitu ziren Lezaman

Aikor aldizkaria

Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du. Barikuan, azaroak 15, Labakak eta Aizpuruk jokatu zuten Uriberen eta Santestebanen kontra lehen mailan, eta lehenak nagusitu ziren hasiera-hasieratik. Azkenean, 22 eta 5 irabazi zuten Bestalde, promesen kategorian, Bidezabalek eta Karrerak 22 eta 11 irabazi zieten Iturberi eta Legarretari. Kategoria honetan ere Irabazleak hasiera-hasieratik gailendu ziren.